Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala






Notas sobre esta traducción: La traducción de los artículos
los he sacado de la página siguiente:
http://www.unhchr.ch/html/menu6/1/udbasque.htm
Perdonad todos los errores ortográficos i léxicos y informarme
para corregirlos. Gracias a KM2, con su ayuda acabé esta parte.
ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA
HITZAURREA
Kontuan izanik munduko askatasuna, justizia
eta bakea giza familiako kide guztien berezko duintasunean eta eskubide
berdin eta ukaezinetan oinarritzen direla;
Kontuan izanik giza eskubideak ez ezagutzearen
eta gutxiestearen ondorioz, giza kontzientziari irain egiten dioten basakeriak
gertatu izan direla; eta gizon-emakumeek, beldur eta gabezia orotik aske,
hitz egiteko askatasuna eta sinesmen-askatasuna izango dituzten munduaren
etorrera aldarrikatu dela gizakiaren helburu nagusi;
Kontuan izanik ezinbestekoa dela giza eskubideak
zuzenbidezko erregimen batek babestea, gizakia-tirania eta zapalkuntzaren
aurkako azken irtenbidea den matxinadara jo beharrean aurkitu ez dadin;
Kontuan izanik ezinbestekoa dela, baita
ere, herrialdeen artean harreman lagunkoiak bultzatzea;
Kontuan izanik Nazio Batuetako kide diren
herriek gizakiaren oinarrizko eskubideetan, gizakiaren duintasun eta balioan
eta gizonen eta emakumeen eskubideen arteko berdintasunean duten fedea
tinko azaldu dutela Agirian; eta, askatasunaren ikuspegi zabalago baten
barruan, gizarte aurrerakuntza sustatzeko eta bizitza-maila jasotzeko erabakita
daudela adierazi dutela;
Kontuan izanik Estatu Kideek, Nazio Batuen
Erakundearekin elkarlanean, gizakiaren oinarrizko eskubide eta askatasunen
begirune orokorra eta eraginkorra ziurtatzeko hitza eman dutela;
Kontuan izanik emandako hitz hori osotasunean
betetzeko garrantzi handikoa dela eskubide eta askatasun horiek berdin
ulertzea;
-
BATZAR NAGUSIAK
-
GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN
-
UNIBERTSAL HAU EGITEN DU
Herri eta nazio guztiek izan beharreko
jomuga legez, bai norbanakoek eta bai erakundeek. Aldarrikapen honetan
etengabe oinarrituta, alde batetik, eskubide eta askatasun hauen begirunea
bultza dezaten irakaskuntzaren eta hezkuntzaren bidez eta, bestetik, nazio
mailan eta nazioarte mailan arian-arian neurriak hartuz, era eraginkorrean
eta orokorrean ezar daitezen ziurtatzeko, bai elkarkide diren estatuetako
herrien artean eta baita horien eskumenpean dauden lurraldeetan ere.
1. atala
Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira,
duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia
dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.
2. atala
1. Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen
honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko
arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako
iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomi maila, jaiotza edo beste
inolako gorabeheragatik.
2. Ez zaio begiratuko gainera, pertsona
zein herrialde edo lurraldetakoa den; ezta hango politikari, legeei edo
nazioarteko egoerari, nahiz eta herri hori burujabea izan, besteren zainpeko
lurraldea, autonomiarik gabea edo nola-halako burujabetasun-mugak dituena.
3. atala
Norbanako guztiek dute bizitzeko, aske
izateko eta segurtasunerako eskubidea.
4. atala
Inor ez da izango besteren esklabu edo
uztarpeko; debekatuta dago esklabutza eta esklabuen salerosketa oro.
5. atala
Ezin daiteke inor torturatu, ezta inori
zigor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik eman ere.
6. atala
Edozein gizon-emakumek du, nonahi, lege-nortasundun
dela aitor diezaioten eskubidea.
7. atala
Gizon-emakume guztiak berdinak dira legearen
aurrean eta denek dute, bereizkeriarik gabe, legezko babesa izateko eskubidea.
Denek dute Aldarrikapen hau hausten duen edozein bereizkeriaren aurka eta
bereizkeria horren eragileen aurka babes berbera izateko eskubidea.
8. atala
Pertsona orok du Konstituzioak edo legeek
gizon-emakumeei aitortzen dizkieten oinarrizko eskubideak hausten dituzten
ekintzetatik babesteko, norbere herrialdeko auzitegi aginpidedunetan errekurtso
eraginkorra jartzeko eskubidea.
9. atala
Inor ezingo da arrazoirik gabe atxilotu,
preso hartu edo erbesteratu.
10. atala
Pertsona orok eskubidea du, berdintasun
osoan, auzitegi burujabe eta alderdikeriarik gabean jendaurrean hitz egin
eta zuzentasunez entzun diezaioten, nahiz bere eskubide eta betebeharrak
erabakitzeko, nahiz bere aurkako salaketa penalak aztertzeko.
11. atala
1. Delituagatik salatutakoak eskubidea
du errugabetzat jo dezaten, errudun dela legez eta jendaurreko epaiketan
frogatzen ez den bitartean. Epaiketan bere burua zaintzeko berme guztiak
ziurtatuko zaizkio.
2. Egintzak edo behar-uzteak izandakoan,
herrialdeko edo nazioarteko legeriaren arabera delitu ez baziren, ezingo
da inor kondenatu. Delitua egitean ezargarri den zigorra baino larriagorik
ere ezingo zaio jarri.
12. atala
Ez dago arrazoirik gabe beste inoren bizitza
pribatuan, familian, etxean edo postan eskusartzerik, ezta inoren ohore
edo izen onari eraso egiterik ere. Nornahik du eskusartze edo eraso horien
aurka legezko babesa izateko eskubidea.
13. atala
1. Pertsona orok du joan eta etorri aske
ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzekoa.
2. Pertsona orok du edozein herrialdetatik
alde egiteko eskubidea, baita norberetik ere, eta norbere herrialdera itzultzekoa.
14. atala
1. Jazarpenik jasanez gero, pertsona orok
du edozein herrialdetan babesa bilatu eta izateko eskubidea.
2. Eskubide horretara ezin izango da jo
delitu arruntek sortutako auzibideko egintza baten aurka, ezta Nazio Batuen
helburu eta erizpideen aurkako egintzak direla-eta ere.
15. atala
1. Pertsona orok du herritartasuna izateko
eskubidea.
2. Inori ezingo zaio arrazoirik gabe herritartasuna
kendu, ezta herritartasuna aldatzeko eskubidea ukatu ere.
16. atala
1. Gizonek eta emakumeek, ezkontadinetik
aurrera, ezkontzeko eta familia aratzeko eskubidea dute, arraza, herritartasun
edo erlijioagatiko inolako mugarik gabe; eta, ezkontzari dagokionez, eskubide
berberak dituzte bai ezkonduta jarraituz gero eta bai ezkontza-lotura ezabatuz
gero ere.
2. Ezkongaien baimen aske eta osoz ez bada,
ez dago ezkontzerik.
3. Familia da gizartearen oinarri jatorra
eta berezkoa, eta Estatuaren eta gizartearen babesa izateko eskubidea du.
17.atala
1. Pertsona orok du jabe izateko eskubidea,
bakarka nahiz taldean.
2. Arrazoirik gabe, ez zaio inori bere
jabegoa kenduko.
18. atala
Pertsona orok pentsamendu-kontzientzi
eta erlijio-askatasunerako eskubidea du; eskubide horren barne da erlijio
edo sinesmena aldatzeko askatasuna eta baita norbere erlijioa edo sinesmena
bakarka nahiz taldean, jendaurrean edo pribatuan irakaskuntzaz, ihardueraz,
kultuz eta aginduak gordez azaltzeko askatasuna ere.
19. atala
Gizabanako guztiek dute eritzi-eta adierazpen-askatasuna.
Eskubide horrek barne hartzen du erlijioa eta sinismena aldatzeko askatasuna
eta bakoitzaren eritziengatik inork ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak
egitekoa eta informazioa eta eritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez
jaso eta zabaltzekoa.
20. atala
21. atala
1. Pertsona orok du bere herrialdeko gobernuan
parte hartzeko eskubidea, zuzenean nahiz libre aukeratutako ordezkarien
bitartez.
2. Pertsona orok du berdintasunez norbere
herrialdeko funtzio publikoan sartzeko eskubidea.
3. Herriaren borondatea da botere publikoaren
agintearen oinarria; borondate hori aldian-aldian egingo diren benetako
hauteskundeetan adieraziko da. Hauteskundeok bozketa orokor eta berdinez
eta isilpeko boto bidez egingo dira, edo boto askatasuna bermatzen duen
beste bide batez.
22. atala
Pertsona orok du, gizarteko kide denez
gero, gizarte-segurantza izateko eskubidea eta, herrialdearen ahaleginaz
eta nazioarteko laguntzaz, Estatu bakoitzaren antolaketa eta baliabideak
kontuan izanik, norbanakoaren duintasunerako eta nortasuna garatzeko ezinbestekoak
diren ekonomi, gizarte eta kultura mailako eskubideak asetuta izatekoa.
23. atala
1. Pertsona orok du lan egiteko eskubidea,
lana aukeratzekoa, lanbaldintza bidezkoak eta egokiak izatekoa, eta langabeziaren
aurkako laguntza jasotzekoa.
2. Pertsona orok du, bereizkeriarik gabe,
lan beragatik lansari berbera jasotzeko eskubidea.
3. Lanean ari denak bidezko lan-saria eta
aski zaiona jasotzeko eskubidea du, bai bera eta bai bere familia, giza
duintasunari dagokion bezala bizitzeko bestekoa. Horretarako aski ez bada
lansaria, gizarteko laguntzaren bidez osatuko da.
4. Pertsona orok du, norbere interesen
alde egiteko, sindikatuak eratu eta sindikatuko kide izateko eskubidea.
24. atala
Pertsona orori dagozkio atsedenerako eskubidea,
aisiarakoa, lanaldiaren iraupen mugatua izatekoa eta aldian-aldian ordaindutako
oporrak izatekoa.
25. atala
1. Pertsona orok du bizimodu egokia izateko
eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko
diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, medikusorospena eta
gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna,
zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen
denerako asegurua izateko eskubidea ere.
2. Amek eta haurrek laguntza bereziak jasotzeko
eskubidea dute. Haur guztiek, senar-emazteengandik nahiz ezkontzatik kanpo
jaiotakoek, gizartearen babes berbera izateko eskubidea dute.
26. atala
1. Pertsona orok du hezkuntza-eskubidea.
Hezkuntza dohainekoa izango da oinarrizko ikasketei dagokienez behintzat.
Oinarrizko ikasketak egitea derrigorrezkoa izango da; heziketa teknikoa
eta lanbiderakoa, orokorra; eta denek izango dute goimailako ikasketak
egiteko aukera bera, norberaren merezimenduen arabera.
2. Hezkuntzaren helburua giza nortasuna
guztiz garatzea izango da eta giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen
errespetua indartzea; herrialde, arraza eta erlijio guztien arteko elkar-ulertze,
jasankortasun eta adiskidetasunaren alde egingo du; eta Nazio Batuen iharduna
bultzatuko du, bakeak iraun dezan.
3. Gurasoek lehentasunezko eskubidea izango
dute seme-alabei emango zaien hezkuntza mota aukeratzeko.
27. atala
1. Pertsona orok du eskubidea elkarteko
kultur ekitaldietan aske parte hartzeko, artelanez gozatzeko, eta zientzi
aurrerakuntzan eta horri darizkion irabazietan parte hartzeko.
2. Zientzia, literatura edo arte mailan
egindako lanen egille diren pertsona guztiek dute horregatik eskubidea
dagozkien interesak eta materialak babes dakizkien eskubidea.
28. atala
Pertsona guztiei dagokien eskubidea da,
Aldarrikapen honetan azaldutako eskubide eta askatasunak era eraginkorrean
garatuko dituen gizarte mailako eta nazioarteko ordena ezar dadin.
29. atala
1. Pertsona orok komunitatearekiko betebeharrak
ere baditu, komunitatea baita bere nortasuna guztiz eta era askean garatzeko
toki bakarra.
2. Pertsona orok, gainontzeko herritarren
eskubide eta askatasunen begirunea ziurtatzeko eta gizarte demokratiko
bateko moral, ordena publiko eta ongizate orokorreko bidezko eskakizunak
betetzeko legez ezar daitezen mugak baino ez ditu izango dagozkion eskubide
eta askatasunez baliatzeko orduan.
3. Eskubide eta askatasun hauetaz ezingo
da inor baliatu Nazio Batuen helburu eta erizpideen aurka.
30. atala
Aldarrikapen honetan jasotako ezertan
ezingo da ulertu Estatuari edo talde edo norbanakoren bati Aldarrikapen
honetan bertan adierazitako edozein eskubide eta askatasun deuseztatzeko
ekintzak edo ihardunak burutzeko eskubidea ematen zaionik.






Volver al índice